XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen bai ongi dabiltzala! Eskiak jantzi eta zzziiisss...! mendian behera.

Gero, teleaulkiz, berriro ere gora.

Leraz ere poliki ibil daiteke.

Hau, Somport-eko neguzentrua da.

Horrelako asko daude Pirinioetan.

Inguruan, hotelak eta hotelak.

Turismo handia egiten da neguan horrelako zentruetara.

Gavarnie Frantziako lurretan dago.

Bertan dago Pirinioetako zirkurik ederrena.

Hara! Inguru biribil batetan mendiak bertikalki ebakirik daude, eta anfiteatro baten antzerakoa sortzen da.

Bertan, elurra eta izotza.

Eta horien urtzetik sortzen den urak urjauzi ikusgarriak egiten ditu.

Horrelako batetan, urak 420 metrotako jauzia egiten du goitik behera.

Frantzian, Gavarnie Parke Nazional bihurtu dute.

Ordesa harana Parke Nazionala bihurtu dute.

Izen horrek, bertako natura bikaina espekulatzaileen gehiegikerietarik babesteko lege bereziak daudela adierazten du.

Lur osoa Parke Nazionala ailitz!.

Haran ederra, bertikalki ebakirik dauden mendiren artean.

Mendi hegaletan gora pinu eta izei basoak igoten dira, ahal duten garaieraraino.

Beheko aldean, landaredi joria eta ur hotz eta gardenetako hibaia, bere bidean urjauzi ikusgarriak dituela.

Pirinioetan dagoen mendirik garaiena, Aneto mendia da: 3.404 metro garai da.

Ba dira, horrez gain, 3.000 metroz gorako garaiera duten beste mendi batzu ere.

Perdido mendiak, adibidez, 3.355 metrotako garaiera du.

Honelako garaierako mendietan, urte osoan irauten du elurrak.

Eta glaziarrak ere ba dira.

Glaziarrak izotz hibaiak dira.

Izotza oso astiro doa glaziarrean behera; ia ez igartzeko moduan.

Baina urtean zehar zenbait metro aurreratzen du.